XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dugu bere senarraren familiarekin lurperatzen *lurperatu: enterrar.

Zergatik egiten dugu horrela?

Buruari eragin zion Okonkwok.

Galdera horren erantzuna ere ez zekien.

- Okonkwok ez daki zer erantzun -esan zuen Uchenduk-.

Bi galdera egin dizkiot eta ez daki ez batari ez besteari erantzuten.

Bere seme-alabei begiratu zien gero Uchenduk.

- Zuetako norbaitek ba al daki erantzuna?

Ez zuen inork erantzun.

Buruari eragin zioten denek.

- Orduan entzun ondo -jarraitu zuen Uchenduk.

Egia da haurra aitaren herrikoa dela, dena ondo doanean.

Gauzak okertzen direnean, ordea, eta zoritxarra agertzen denean, orduan amaren etxera joaten da bake bila.

Eta hantxe aurkitzen du beti ama, bera zaintzeko prest.

Eta lurperatu ere han lurperatzen dute beti ama.

Horra zergatik esaten dugun ama da garrantzitsuena.

Eta aurrera jarraitu zuen.

- Ondo al dago -galdegin zion Okonkwori- aurpegi triste horrekin agertzea amaren herrian?

Ama tristetu egin duzu.

Nork kontsolatuko zaitu orain?

Zuk ere kontsolatu egin behar dituzu emazteak eta haurrak, hemen zaudeten bitartean.

Baina triste bizi baldin bazara, hil egingo zara tristuraz.

Eta nork mantenduko du zure familia orduan?

Uchendu isildu egin zen eta horrela egon zen pixka batean.

Gero, bere seme-alabak seinalatuz, esan zion Okonkwori:

- Hauek dira orain zure familia.

Munduko gizonik tristeena zarela uste duzu zuk.

Zorigaiztokoena *zorigaiztoko: desgraciado, alegia.

Baina ez al dakizu betiko botatzen dituztela batzuk beren herritik?

Landatutako guztia galtzen dutela?

Baita seme-alaba guztiak ere batzuetan?

Nik, lehenago, sei emazte nituen.

Orain, berriz, emazte gazte bat baizik ez dut.

Bakarra eta hura ergela èrgel: tonta, gainera.

Badakizu zenbat haur hil zaizkidan?

Hogeitabi lurperatu ditut.